2018/05/24

GURE GORPUTZA

GURE GORPUTZA NOLAKOA DEN ETA NOLA FUNTZIONATZEN DUEN JAKITEKO HAINBAT EKINTZA BURUTU DITUGU:

1- GURE GORPUTZEN ALTUERA NEURTU DUGU.


2- BURUA ETA ESKUAK PINTZELAKIN MARGOTU DITUGU.


3- GURE GORPUTZAK MARGOTU DITUGU.


4- PANPINAK GARBITU DITUGU.


5- IKUSMENA LANDU DUGU, LINTERNA ETA LUPA ERABILIAZ.



6- ENTZUMENA LANDU DUGU, ESKOLAKO ZARATA EZBERDINAK ENTZUNAZ.


7- DASTAMENA LANDU DUGU, HAMAIKETAKO GOXO BAT EGINAZ.



8- USAIMENA LANDU DUGU. 

  



9- IKUSMENA, UKIMENA, USAIMENA ETA DASTAMENA LANDU DITUGU, GELATINAREN MANIPULAZIOAREN BIDEZ.



10- ETA BUKATZEKO, GURE OINEKIN ARTELAN POLIT HAU EGIN DUGU.



GURE GORPUTZA EZAGUTZEN PRIMERAN PASA DUGU!

2018/03/01

INAUTERIAK

INAUTERIAK ATE JOKA GENITUENEAN, AURPEGIAK MARGOTU GENITUEN ETA  HONAKO ITXURA GENUEN: 
PAILAZOA, SAGUZAR, INDIARRA, PAILAZOA, TXIMELETA, DEABRUA, MAITAGARRIA, BATMAN ETA PIRATA.



GABONEN ETORRERA OSPATZEN

ABENDUAREN 22AN, GABONETAKO JAIALDIA OSPATU GENUEN.

HORI DELA ETA, ARTZAI-ANDREZ JANTZITA ETORRI GINEN ETA GABONETAKO EMANALDIA EGIN GENUEN. JARRAIAN, BEASTI GURASO ELKARTEAREN ESKUTIK, HAMAIKETAKO APARTA JAN ONDOREN, OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRI ONGI ETORRIA EGIN ETA GELAZ GELA OPARIAK BANATU ZIZKIGUTEN.


PRIMERAN PASA GENUEN!


2017/12/01

BERASTEGI ZURI ZURI

GAUR, ABENDUAREN 1A, OSTIRALA, BERASTEGI ELURREZ ZURITU ZAIGU.

POTTOKIOK LEHENENGO ALDIZ ELURRA IKUSI, ZAPALDU, IKUTU DUGU.

JOLAS PARKEAN, ETXEKO TEILATUTIK ELURRA HARTU ETA ELURRA NOLAKOA DEN IKUSI DUGU.

ELURRAREN EZAUGARRIAK HONAKO HAUEK DIRELA IKASI DUGU:

- ELURRA ZURIA DA.
- ELURRA HOTZA DA.
- ELURRA BIGUNA DA ETA PUSKATU EGITEN DA.
- ELURRAREKIN BUSTI EGITEN GARA.
- ELURRA URTU EGITEN DA.

JOLAS PARKEA ZURI ZURI DAGO!!!



UDAZKENA

POTTOKIOK UDAZKENA GAIA LANDU DUGU ETA HAINBAT EKINTZA BURUTU DITUGU:

  • UDAZKENEKO JANARI EZBERDINAK, HOSTOAK, ADARRAK ... BILDU ETA ESKOLARA EKARRI DITUGU ERAKUSKETA BAT EGIN AHAL IZATEKO. HALA NOLA, INTXAURRAK, GAZTAINAK, URRAK, EZKURRAK, KAKIAK, KIWIAK, KALABAZAK, ARTABURUAK, SAGARRAK, PIÑABURUAK ...


  • BILDUTAKO FRUITU LEHOR ETA ADARREKIN JOLASTU DUGU.


  • BAITA HOSTO LEHORREKIN ERE.


  • PERRETXIKUAK MARGOTU ETA GOMETXAK IPINI DITUGU.

  • TRIKUA PLASTILINA ETA MAKARROIEKIN EGIN DUGU.









  • ZUHAITZETAKO HOSTOAK KORTXOKIN MARGOTU DITUGU.

  • ETA BUKATZEKO, UDAZKENEKO HORMIRUDIA EGIN DUGU.