2016/06/09

BELDARRAK, ZETARRAK ... ETA AZKENIK TXIMELETAK!

POTTOKIOK GELAN LANDU DUGUN IPUINETAKO BAT "GOSE HANDIKO BELDARRA" IZAN DA.


BERTAN, ARRAULTZETIK BELDAR BAT JAIOTZEN DENETIK TXIMELETA BIHURTZEN DENERARTEKO ISTORIOA KONTATZEN DIGU.

IPUINA OSO GUSTUKO IZAN DUGUNEZ, ESKULANETAN BELDARRA EGITEA ERABAKI GENUEN. HONA POTTOKIEN GELAKO BELDARRAK:


POLITAK EZTA?

BADA DUELA HILABETE BAT GUTXI GORA BEHERA, J.A.MUÑAGORRI ESKOLAKO BELDARREN LENGUSU BATZUK JAIOTZEN HASI ZIREN:  "ZETARRAK".
HASIERAN OSO TTIKIAK ZIREN BAINA EGUN OSOA MORERAN HOSTOA JAN ETA JAN IGAROTZEN DUTE ETA DAGOENEKO DEXENTE HANDITU DIRA. 


BEHIN GUZTIZ HANDITU, GIZENDU ETA ASETZEN DIRENEAN, ZETAZKO KUXKUA EGINGO DUTE EUREN GORPUTZAREN INGURUAN, KUXKUAREN BARNEAN EZKUTATUAZ. ONDOREN PARE BAT ASTE PASA ETA KUXKUTIKAN TXIMELETAK ATERAKO DIRA.

BAI!!!  TXIMELETAK!!!

MAGIA!!!


1 iruzkin:

  1. Kaixo!!

    Guk ere beldarrak izan genituen eta gustura zaindu genituen tximeleta bihurtu arte. Espero dugu zuek ere gu bezain ondo zaintzea.

    Oso ondo pasa oporretan!!!!

    ErantzunEzabatu