2016/12/13

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

ABENDUAREN 3AN EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA  ZELA ETA, BEZPERAN OSPATU GENUEN "EUSKARA ARI DU" LELOPEAN.

GOIZEAN LIP DUB-A GRABATU GENUEN. HONA HEMEN EMAITZA:



ARRATSALDEAN AURRETIK GELETAN LANDUTAKO OLERKI, ASMAKIZUN ETA ESAERA ZAHARRAK ENTZUTEKO AUKERA IZAN GENUEN LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEN  ESKUTIK.

ESKOLA ATARIA ATERKIZ APAINDU GENUEN. 





GUK ERE PRESTATU GENUEN BAT, ETA HAUXE IZAN ZEN GURE LELOA:

"LOKARTZEAN ERE EUSKARA ARI DU"




TXORIETAN POLITENA TXANTXANGORRIA,
HAURTXOETAN EDERRENA ENE MAITIA,
KANTA-KANTA ARI NAIZ SEHASKAREN ONDOAN,
GOXOA IZAN DADIN HAURTXOAREN LOTXOA.




TXALO, TXALITO, TXALO,
TXALOPIN TXALO,
KATUTXOA  MIZPIRA GAINEAN DAGO.
BADAGO BEGO, BEGO BADAGO;
ZAPATATXO  BERRIEI BEGIRA DAGO.




HAURTXOA LOGALE DELAKO,
LOTXO BAT NAHI LUKE EGIN,
BEGI BAT ITXIA DU ETA,
BESTEA IREKI EZIN.




LO ETA LO ENE KUTTUNA  KUN-KUN LO-LO,
LO ETA LO ENE KUTTUNA  KUN-KUN LO-LO.
ITXI BI BEGIAK, AMETS-AMETS LO-LO,
LO-LO ENE POTXOLO.
GOIKO MENDIAN ENE MAITIA,
ELURRA DAGO KUN-KUN LO-LO.
LO ETA LO ENE KUTTUNA KUN-KUN LO-LO,
LO ETA LO ENE KUTTUNA  KUN-KUN LO-LO.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina