2016/12/13

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

ABENDUAREN 3AN EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA  ZELA ETA, BEZPERAN OSPATU GENUEN "EUSKARA ARI DU" LELOPEAN.

GOIZEAN LIP DUB-A GRABATU GENUEN. HONA HEMEN EMAITZA:



ARRATSALDEAN AURRETIK GELETAN LANDUTAKO OLERKI, ASMAKIZUN ETA ESAERA ZAHARRAK ENTZUTEKO AUKERA IZAN GENUEN LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEN  ESKUTIK.

ESKOLA ATARIA ATERKIZ APAINDU GENUEN. 





GUK ERE PRESTATU GENUEN BAT, ETA HAUXE IZAN ZEN GURE LELOA:

"LOKARTZEAN ERE EUSKARA ARI DU"




TXORIETAN POLITENA TXANTXANGORRIA,
HAURTXOETAN EDERRENA ENE MAITIA,
KANTA-KANTA ARI NAIZ SEHASKAREN ONDOAN,
GOXOA IZAN DADIN HAURTXOAREN LOTXOA.




TXALO, TXALITO, TXALO,
TXALOPIN TXALO,
KATUTXOA  MIZPIRA GAINEAN DAGO.
BADAGO BEGO, BEGO BADAGO;
ZAPATATXO  BERRIEI BEGIRA DAGO.




HAURTXOA LOGALE DELAKO,
LOTXO BAT NAHI LUKE EGIN,
BEGI BAT ITXIA DU ETA,
BESTEA IREKI EZIN.




LO ETA LO ENE KUTTUNA  KUN-KUN LO-LO,
LO ETA LO ENE KUTTUNA  KUN-KUN LO-LO.
ITXI BI BEGIAK, AMETS-AMETS LO-LO,
LO-LO ENE POTXOLO.
GOIKO MENDIAN ENE MAITIA,
ELURRA DAGO KUN-KUN LO-LO.
LO ETA LO ENE KUTTUNA KUN-KUN LO-LO,
LO ETA LO ENE KUTTUNA  KUN-KUN LO-LO.





2016/11/23

UDAZKENEKO HORMA IRUDIA

UDAZKENEAN GAUDENEZ, PASILUKO HORMAN DAGOEN ZUHAITZA APAINDU  DUGU. 

HORRETARAKO  HOSTOAK TENPERAZ MARGOTU DITUGU. BATZUK  ZUHAITZEAN ITSATSI DITUGU ETA BESTE BATZUK LURREAN.

IPUINEKO RATAPON URTXINTXA ETA BERE AMA ERE JARRI DITUGU ZUHAITZEAN. INTXAURRAK JATEN ARI DIRA.

 PERRETXIKO BATZUK ERE  EGIN DITUGU, MARGOTU ETA GOMETXA TXURIAK ITSATSIZ, ETA ORBEL ARTEAN JARRI DITUGU.




OLERKI HAUXE IKASI DUGU:

UDAZKEN KEN, KEN
HOSTOAK ERORTZEN.



 ZERUAN TXORIAK  ITSATSI DITUGU, URRUTIRA DOAZ, LEKU BEROAGO BATERA. 

ABESTIA:

HEGAN, HEGAN, HEGAN,
TXORIAK ZERUAN.
HEGAN, HEGAN, HEGAN,
BADATOR NEGUA.






2016/11/09

TAN-TANa



TAN-TAN, TAN-TAN
NOR DA? NOR DA?
BERASTEGIKO/LEITZEKO ........................................
ZABALDU ATEA.




TXANDAKA OSTIRALETAN ETXERA ERAMANGO DUGU ETXEKOEI ERAKUSTEKO ETA ABESTEKO. ASTELEHENETAN BERRIRO ESKOLARA EKARRIKO DUGU.


KRISPETAK

NORMALEAN HAMAIKETAKOAN GAILETAK, TORTAK, OGITXOAK EDO FRUTA JATEN DUGU BAINA AURREKO EGUN  BATEAN  3 URTEKOAK KRISPETAK EGIN ZITUZTEN ETA GURI ERE PROBATZEKO EKARRI ZIZKIGUTEN.




UMMMM!!!! ZE GOXOAK!!!!



EGOKITZAPENA

ZE AZKAR PASATZEN DEN DENBORA!!!!
DAGOENEKO BI HILABETE PASA DIRA ESKOLA BERRIAN HASIAN GINENETIK ETA POLIKI-POLIKI EGOKITZEN JOAN GARA.
GURE GELA ETA BERTAKO GAUZAK EZAGUTUZ JOAN GARA ETA PRIMERAN PASATZEN DUGU!!!!!


TUTU HANDIAK  EGURREZ BETETZEN DITUGU, TXIKIAK, BERRIZ, PILOTAZ ETA ZULOA BETETAKOAN, TUTUA ALTXA ETA EGUR ETA PILOTA GUZTIAK AZPIKO ZULOTIK ATERATZEN DIRA





ERROPAK ZINTZILIKATZEKO  PINTZEKIN ERE IBILTZEN GARA.

BATZUETAN BAKARKA 





ETA BESTE BATZUETAN TALDEAN, ORRI BIRAKORRA EGITURA ERABILIZ





BESTELAKO  PINTZEKIN ERE ONDO MOLDATZEN GARA




PILOTAK GALTZERDIETAN EZKUTATZEN DITUGU




PLASTILINAREKIN ERE EZ GARA ASPERTZEN




IPUINAK  ENTZUTEA ASKO GUSTATZEN ZAIGU, BAINA BAITA BEGIRATU ETA KONTATZEA  ERE 




ETA ABESTEA? OSO GUSTUKO DUGU, BEREHALA IKASTEN DITUGU ABESTIAK.
ABESTI BATZUK ENTZUN BEZAIN PRONTO DANTZAN HASTEN GARA.
DANTZATZEKO BATZUEI MOZORROTZEA GUSTATZEN ZAIGU.




JOLAS SINBOLIKOAN ERE IBILTZEN GARA, MEDIKUTAN, AUTOBUSEAN ETA MOTORREAN  EROSKETAK EGITERA JOATEN GARA, ...













IKASTURTE BERRIA

KAIXO, KAIXO!!!!

ESKOLA HONETAN IKASLE BERRIAK GARA, 2 URTE DITUGU ETA POTTOKI BARRASKILOAREN GELAKOAK GARA.
GUZTIRA 15 IKASLE GARA, 11 NESKA ETA 4 MUTIL.



2016/06/09

BELDARRAK, ZETARRAK ... ETA AZKENIK TXIMELETAK!

POTTOKIOK GELAN LANDU DUGUN IPUINETAKO BAT "GOSE HANDIKO BELDARRA" IZAN DA.


BERTAN, ARRAULTZETIK BELDAR BAT JAIOTZEN DENETIK TXIMELETA BIHURTZEN DENERARTEKO ISTORIOA KONTATZEN DIGU.

IPUINA OSO GUSTUKO IZAN DUGUNEZ, ESKULANETAN BELDARRA EGITEA ERABAKI GENUEN. HONA POTTOKIEN GELAKO BELDARRAK:


POLITAK EZTA?

BADA DUELA HILABETE BAT GUTXI GORA BEHERA, J.A.MUÑAGORRI ESKOLAKO BELDARREN LENGUSU BATZUK JAIOTZEN HASI ZIREN:  "ZETARRAK".
HASIERAN OSO TTIKIAK ZIREN BAINA EGUN OSOA MORERAN HOSTOA JAN ETA JAN IGAROTZEN DUTE ETA DAGOENEKO DEXENTE HANDITU DIRA. 


BEHIN GUZTIZ HANDITU, GIZENDU ETA ASETZEN DIRENEAN, ZETAZKO KUXKUA EGINGO DUTE EUREN GORPUTZAREN INGURUAN, KUXKUAREN BARNEAN EZKUTATUAZ. ONDOREN PARE BAT ASTE PASA ETA KUXKUTIKAN TXIMELETAK ATERAKO DIRA.

BAI!!!  TXIMELETAK!!!

MAGIA!!!


UDABERRIKO HORMIRUDIA

UDABERRIKO HORMIRUDIA EGITEKO, NEGUKO ZUHAITZ ETA HODEIETAZ BALIATU ETA MOLDATU GENITUEN. ONGARRITUTAKO BELAR BERRIA MOZTU, POTTOKION ESKUEKIN EGUZKIA EGIN, LORAK TXULATU ETA ITSATSI GENITUEN.

HONA HEMEN EGIN GENUENAREN PROZESU IRUDIKATUA:


GUSTUKOA IZANGO DUZUELAKOAN,

ONDO IZAN.

TILIN TALAN ...

TILIN TALAN,
BIHAR JAIA,
ESKOLARIK EZ,
MANTALAK ETXERA!



BABARRUNAK EREITEN


POTTOKION BARATZEAN, BABARRUNAK EREIN DITUGU!

BEHARREZKOAK DIRA: BABARRUNAK, LURRA, JOGUR POTE GARBI ETA ZULODUNAK ETA URA.


EMAN BEHARREKO PAUSOAK:

  • HASTEKO, JOGUR POTEAN LUR PISKAT BOTA.

  • ONDOREN, 4 BABARRUN ALE BOTA.

  • JARRAIAN, BABARRUN ALEAK LURRAREKIN ESTALI.

  • ETA BUKATZEKO, UR PISKAT BOTA.


HANDIK EGUN BATZUETARA, BABARRUN LANDAREA HAZI ZEN ETA ETXERA ERAMAN GENITUEN.


AUPA POTTOKION BARATZA!!!

2016/06/01

EA21 BEASTIKO UDAL FOROA


MAIATZAREN 25EAN, PASADAN ASTEAZKENEAN, J.A.MUÑAGORRI ESKOLAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK, UDALETXEAN OSPATZEN ZEN UDAL FORORA JOAN GINEN. BERTAN "KONTSUMO ekoLOGIKOA"-REN INGURUAN HARTUTAKO KONPROMEZUAK ETA UDALARI EGINIKO PROPOSAMENAK AZALDU ZIREN. 

HAUR ESKOLAKOAK POTTOKIEN GELAN


PASADAN OSTIRALEAN, MAIATZAREN 27AN, HAUR ESKOLAKOEN BISITA IZAN GENUEN. HURRENGO IKASTURTEAN GURE ESKOLARA ETORRIKO DIREN IKASLEAK GELA EZAGUTZERA ETORRI  ZIREN. OSO GUSTURA IBILI GINEN JOLASEAN ETA ASKO GUSTATU ZITZAIEN GELA. 



HAUR ESKOLAKOAK ILARAN JARRI, GAILETA BANA EMAN ETA BERRIRO ERE HAUR ESKOLARA JOAN ZIREN.





LASTER ARTE!!!

2016/05/24

BERASTEGIKO UDAL LIBURUTEGI BERRIAN


MAIATZAREN 19AN, PASADAN OSTEGUNEAN, 10:00ETAN, UDALETXEKO ATARIAN, AMAIA ALKATEA ETA LIERNI, UDAL LIBURUTEGIKO ARDURADUNA ZAIN GENITUEN. DENOK BATERA UDALETXEKO 4.SOLAIRURA IGO ETA UDAL LIBURUTEGIA EZAGUTU GENUEN.

TOKI ZABAL, LASAI ETA ARGITSUA! ZENBAT IPUIN! ZENBAT LIBURU! ZE ALTZARI POLITAK ETA EROSOAK!


BIDE BATEZ, 4.SOLAIRUKO BESTE GUNEAK ERE EZAGUTU GENITUEN: KOMUNAK, ERABILERA ANITZETAKO GELA, INGELES-BERTSOLARITZA GELA, KZGUNEA ...

LAN BIKAINA!

ZORIONAK!

IRATI IPUIN KONTALARIA

MAIATZAREN 9TIK 13RA, " GURASOAK-HERRITARRAK-IRAKASLEAK KONTU KONTARI" ASTEA OSPATU GENUEN.
HORI DELA ETA, MAIATZAREN 11AN, ASTEAZKENEAN, IRATI GURE ARTEAN IZAN GENUEN ETA "TARTALO", EUSKAL MITOLOGIAKO IZAKI BEGIBAKAR ETA ERRALDOIAREN IPUINA KONTATU ZIGUN.


OSO IPUIN POLITA ETA BAITA ZERTXOBAIT BELDURGARRIA ERE!

MILA ESKER IRATI!

LIBURUEN ALTXORRA


MAIATZAREN 18AN, PASADAN ASTEAZKENEAN, IMANOL BERRIRO ERE GURE ARTEAN IZAN GENUEN ETA LIBURUEN ALTXORREAN TOPATU DITZAZKEGUN HAINBAT IPUIN AURKEZTU ETA KONTATU ZIZKIGUN.


HURRENGO EGUNEAN, 09:00ETAN, 5.MAILAKO UXUE ETA JULENE IKASLEAK, LIBURUEN ALTXORREKO HIRU IPUIN KONTATU ZIZKIGUTEN:

  • MIKO - TXAKUR BAT NAHI DUT!
  • BURGI, MAITE ZAITUGU!
  • KUKU!


OSO IPUIN POLITAK!

ESKERRIK ASKO IMANOL, JULENE ETA UXUE!

NAHI DUZUENEAN, ETORRI BERRIRO ERE!

2016/05/09

GURE GORPUTZA

POTTOKIOK GORPUTZA GAIA LANDU DUGU ETA JARDUERA UGARI BURUTU DITUGU:

  • GURE GORPUTZAK NEURTU DITUGU:

  • AURPEGIKO ATALAK LANDU ETA IKASI DITUGU, BAITA AURPEGIEN PUZLEAK EGIN ERE. 3 PIEZATAKO PUZLEAK, 4KOAK BAINO ERREXAGOAK ZIREN.

  • GORPUTZ ATALAK IKASI DITUGU  ETA ORRI BIRAKARIA EGITURA ERABILIAZ, GORPUTZ ATALEN PUZLEA EGIN DUGU.

  • NESKA / MUTILA NAIZ FITXA EGIN DUGU.

  • NESKA ETA MUTILAREN HORMIRUDIA EGIN DUGU.

  • KOLORE EZBERDINETAKO TENPERA MARGOAK ERABILIZ ETA GURE ESKUEZ BALIATUAZ, ARTELAN POLIT ETA KOLORETSU HAU EGIN DUGU.


  • BURU-AURPEGIKO MASAJE IKASTAROA EGIN DUGU.

  • ZENTZUMENAK LANTZEKO GARAIAN, UKITZEKO TEXTURA EZBERDINAK LANDU DITUGU: BIGUNA, GOGORRA, LEUNA, LATZA, ZIMURTSUA ... AMAITZEKO, "UKITU NAZAZU" IZENBURUPEAN ERAKUSKETA BAT EGIN DUGU.


GORPUTZAREN INGURUAN GAUZA ASKO IKASI DITUGU.

AUPA POTTOKIAK!!!

2016/04/21

ZER DESAGERTU DA?

GAUR JOLAS BERRI BAT MARTXAN JARRI DUGU!

GELAKO BOST OBJEKTU EZAGUN HARTU ETA LURREAN IPINI ONDOREN, IKASLEEK OBJEKTUAK IZENDATU DITUZTE. ONDOREN ZAPI BATEZ ESTALI ETA BEGIAK ITXI DITUZTE. 


JARRAIAN IRAKASLEAK OBJEKTU BAT HARTU ETA POLTSIKOAN EZKUTATU DU. GERO IKASLEEK BEGIAK ZABALDU, IRAKASLEAK ZAPIA KENDU ETA IKASLEEK ZE OBJEKTU DESAGERTU DEN ASMATU BEHAR ZUTEN. GUZTI HONETARAKO ARKATZAK ERDIRA EGITURA ERABILI DUGU ETA NOSKI, DENEN ARTEAN ADOSTUTAKO ERANTZUNAK ZUZENAK IZAN DIRA.


JOLASA OSO GUSTUKOA IZAN DUTE.

2016/03/14

KAIXO:

PSIKOMOTRIZITATE GELAN, ZEIN ONGI PASA ETA ZER GAUZA EGITEN DITUGUN AZALDUKO DIZUEGU!!!!






LEHENENGO ZAPATILAK KENDU ETA TXUKUN TXUKUN UZTEN DITUGU













ONDOREN, ETA SALTO GELAKO ARAUAK AIPATU ONDOREN...
HARRESIA BOTATZEN DUGU!!!!








MENDI ALTU-ALTUETARA IGO, ETA SALTO EGITEN DUGU!!!!
 ETXEAK ERAIKI ETA AMA ETA AITETARA, ANIMALIAK IZATERA... JOLASTEN DUGU!!!












LOTAN...












BIBEROIA HARTZEN....

TXIRRISTAN GORA ETA BEHERA GABILTZA!!!!




ZIRKUITO TXIKITAN BARNA GABILTZA...








 KOTXEAK, TRAKTOREAK, TRENAK, KAMIOIAK... GIDATZEN DITUGU!!!!

ETA AUTOBUSEAN ERE, LAGUNAK ERAMATEN DITUGU!!!













ZALDIZ GABILTZA: TOLOSARA EROSKETAK EGITERA, MENDIRA EGURRA HARTZERA...















ETA BUKATZEKO.... DENA ONGI ONGI BILTZEN DUGU!!!!













PRIMERAN PASATZEN DUGU!!!!!!